Res com un bon llibre

Iratxo txikia eta sorginen gaua

Iratxo txikia eta sorginen gaua

Iratxo txikia eta sorginen gaua

Traducció: Montorio, Bego

Editorial: Astiberri

Any: 2026

EAN: 9791387927486

21,00 €

Sense existències ara

Rep-lo a casa quan estigui a la venda per Missatger o Eco Enviament* Reserva'l i recull-lo quan estigui a la venda

Sobre el libro Iratxo txikia eta sorginen gaua de publicado por Astiberri en 2026:

Ayu bidaian ibili da, bidaia luzea. Zenbait iratxo ezagutu ditu eta horiek bere gaitasun magikoak zerbait (ez gehiegi) hobetzen lagundu diote. Abentura berri hau Ayuk aintzira zoragarri baten ondoan atseden hartzea deliberatzen duen egunean hasten da. Han bazkatu ohi dira Eileenen ahuntzak, eta neska biak ondo moldatuko dira berehala. Baina, Mendebaldean aurki ditzakegun paisaietako asko gogorazten dituzten lurralde haietan, badaude magiaren beldur diren zenbait biztanle, eta, konturatu orduko, ziega batean giltzapeturik amaituko du Ayuk, sorgin ehiztari batzuek atxiloturik. Nolanahi ere, nor dira hainbeste aipatzen dituzten sorgin horiek? Azalpenak askotarikoak dira, sinesgarritasun eskasekoak eta, batez ere, funtsik gabeak; beraz, sorgin horiek arriskuan daudela jakindakoan, haiei laguntzen saiatuko da Ayu. Hona hemen irrikaz itxaroten genuen ´Iratxo txikia´ saileko hirugarren liburukia. Haurrentzako komiki onenaren zenbait sari jaso –Antifaz, 2023an edo Bartzelonako Komik, 2025ean–, ACDCómicen eta ´Babelia´ren 2022ko komiki onenen zerrendetan agertu eta Al Otro Lado de la Parcela antzerki taldearekin bira egin eta gero Iratxo Txikiari buruzko kontzertu marraztu barregarriak eskainiz, kontakizun luzeago bat dakarkigu Álvaro Ortizek, helduagoa, pertsonaien zerrenda aparta eta aurrejuzguz gainezka dagoen gizartearen kontrako mezu sendoa dituena.

Subscriu-te a la nostra newsletter