Res com un bon llibre

Heartstopper 5. Aurrera, elkarrekin

Heartstopper 5. Aurrera, elkarrekin

Heartstopper 5. Aurrera, elkarrekin

Traducció: Zubillaga, Naroa

Editorial: Astiberri

Any: 2026

EAN: 9788410332973

17,00 €

Sense existències ara

Rep-lo a casa en 3/4 dies per Missatger o Eco Enviament* Pots recollir-lo en 2 / 3 dies a les nostres llibreries

Sobre el libro Heartstopper 5. Aurrera, elkarrekin de publicado por Astiberri en 2026:

Nick eta Charlie oso maiteminduta daude, eta, azkenean ere, ahoskatu dituzte elkarrekiko sentitzen duten guztia adierazten duten bi hitz horiek. Horrela, harremana sendotzen ari denez eta Charliek oreka berreskuratu duenez, urrunago joan nahi dute. Charlie, hain zuzen ere, ekin eta ekin ari da ama konbentzitu nahian Nicken etxean gaua pasatzen utz diezaion... Bien bitartean, garai berri batekin hasteko ari da prestatzen Nick, hurrengo ikasturterako unibertsitate-aukerak aztertzen. Eta beste hiri batera joan beharko balu? Alice Osemanek lehenbiziko erromantzearen zirrikituak aztertzen jarraitzen du Nick eta Charlieren arteko harremanaren eskutik. Nola kudeatu aldi berean nerabezaroko erronkak (etorkizuneko lan-ibilbidea, familia-harremanak, buruko osasuna) eta bikotekidearekin daukazun konpromisoa? Serie ingelesaren azken-aurreko liburuak ustez erraz-erraza den galdera bat dakarkigu: bi mutilek maitasuna aitortu diote batak besteari, bai, eta orain, zer? Sarean egin zuen lehen argitalpenaz geroztik hamar urte igaro direnean eta mundu osoan eta 40 hizkuntzatan 10 milioi liburu saldu dituenean, proiektu honi amaiera emateko puntuan da Oseman egilea. Uztailaren hasieran argitaratuko da seigarren eta azken liburua, eta, ondoren, nahiz eta oraindik ez daukagun data zehatzik, Heartstopper Forever estreinatuko da, Netflix plataforman hasitako denboraldiei amaiera emango dien film luzea.

Subscriu-te a la nostra newsletter