Res com un bon llibre

Traducció: Montorio Uribarren, Bego

Editorial: Erein

Any: 2026

EAN: 9788410930896

20,00 €

Sense existències ara

Rep-lo a casa quan estigui a la venda per Missatger o Eco Enviament* Reserva'l i recull-lo quan estigui a la venda

Sobre el libro Termita de Garazi Albizua Castelao publicado por Erein en 2026:

Amamarekin bizi den eta teleoperadore diharduen emakume jada ez hain gazte baten egunerokoa kontatzen du Termitak, lehen pertsonan. Ahots narratibo hori errebeldea eta makarra da, aurretik ezin iragarrizkoa eta ironikoa. Ez du betetzen gizarte patriarkalak emakumeei ezartzen dizkien ereduetako bat bera ere; haren gorputz ez normatiboak, sexualitate asegaitzak, zaintzaile paperari uko egiteak eta ama ez izateak izaki marjinal bihurtzen dute besteen begien aurrean. Alabaina, ahots narratiboa oldartu egiten zaio marjinaltasun horri, ez du biktima egoeratik hitz egiten, ez du pena eman nahi, ez du enpatiaz baliatu nahi. Inolako errukirik gabe mintzo da, kapitulu laburretan, idatz molde aratz eta sendoaz, elipsiak eta isiluneak bikain baliatuz. Dena blaitzen duen aura punk triste batez inguraturik, inolako trabarik gabe hausnartzen du janariarekin duen harremanaz, sexuaz, lan zapalketaz, maitasunez; agertzen du nola pobrezia eta gizarte-bazterketa heredatzen diren, nola iraganeko bortxak birsortu egiten diren, belaunaldiz belaunaldi, pribilegio gutxien duten emeen gorputzetan. Eta biloba eta amama baten arteko maitasuna ere adierazten du, estereotipoak hautsiz eta orijinaltasun handiz. Termitak aurre egiten die gizarte eta familia konbentzioei, kapitalismoaren lan- eta afektibitate-betebeharrei. Eta aurre egiten die, baita ere, nobelaren eta fikzioaren eredu eta egiturei.

Subscriu-te a la nostra newsletter